Aurrematrikula 2025/26 ikasturterako

Otsailaren 3an zabalduko da epea, datorren ikasturterako matrikula berriak egiteko.

Ate irekiak otsailaren 3an

Zatoz gure Ikastola ezagutzera! Otsailaren 3an, 16:45ean, ateak irekiko ditugu etorri nahi duen edonorentzat.

2024/25 ikasturtea

Ikasturte berrirako dena prest dugu! Oporretatik indarberrituta gatoz, kurtso berriari ekiteko irrikitan. Beheko botoian klik eginez, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako egutegiak kontsultatu ahal izango dituzu.

Ongi etorri Karmelo Ikastolara

Ikastetxe integrala, 2 urtetik 16ra bitarteko hezkuntza euskalduna eskaintzen duena, eta aukera-berdintasuna eta neska-mutilen arteko parekidetasuna oinarri dituena.

urterarteko eskaintza

ikasle Haur Hezkuntzan

ikasle Lehen Hezkuntzan

ikasle DBHn

irakasle

langile

Zergatik Karmelo Ikastola?

Euskera ardatz

Ikastola sortu zenetik, euskera proiektu honen zentruan egon da, sustapena eta erabilera bultzatzeko helburu sendoarekin. Euskara da gure hezkuntza-proiektuaren bizkarrezurra.

Euskalduntze bermatua

 Irakasle, langile zein gurasoen konpromisoari esker, ikasleen euskalduntzea bermatua du gure ikastetxeak. Historikoki euskaldunen «faktoria» izan da Karmelo, eta Bilbo mailan erreferente bat da euskalgintzan.

Euskaraz bizitzeko aukera

Gure hizkuntzaren arnasgune zaharrenetako bat dugu Ikastola, Bilbori dagokionez. Guraso askoren ama-hizkuntza da euskara, eta euskarazkoak dira hainbat eta hainbat harreman.

Hezkuntza-komunitate kohesionatua

Karmelo Ikastolako hainbat guraso eta irakasle bertako ikasle ere izan ziren. Ia hiru generazio biltzen gara, ikastolarekiko konpromisoa, elkartasuna eta militantzia mantenduz.

Euskal kulturaren sustatzaile

Euskararen Astea, Korrika, Santa Ageda eta beste hainbat ekimen sustatu izan du ikastolak, bere historia luzean zehar. Santutxuko auzoan zein Bilbon erreferente gara.

Auzoko ekimenetan eragile

Santutxuko Ihauterietan edo Gabonak aktiboki hartzen dugu parte; ikastolako hainbat guraso eta irakasle ekimen hauen sorreran ere egondakoak dira.

Ate irekiak

Gure ikastetxea ezagutu nahi duzu? Otsailaren 3an ate irekien eguna ospatuko dugu, arratsaldeko 16:45etatik aurrera. Zatoz, eta gure instalazioak bisitatu ahal izango dituzu, baita zure zalantzak argitu ere.

Aurrematrikulak

Otsailaren 3tik 14ra bitartean izango duzue epea matrikula-eskaera aurkezteko, aukeratutako ikastetxean.

Matrikula online zein Ikastolako idazkaritzan egin ahal izango duzue. Online egitera animatzen zaituztegu, prozesua zuzenean Hezkuntza Sailarekin egingo baituzue; zerbait falta balitz, zuekin kontaktuan jarriko ginateke.

Ikastolan egitekotan, hitzordua eskatu 944 28 01 28 telefonoan, edo idazkaritzan bertan.