Proiektuak

Hezkuntzak hainbat erronka ditu: batzuk, hezkuntza-komunitateari dagozkie; beste batzuk, jendarteari, orokorrean. Gure ikastetxeak aurre egin nahi die, ondoren aurkezten dizuegun proiektu hauen bitartez.

Hedatze

DBHn ekitatea eta bikaintasuna hobetzeko tresna da, zailtasun sozio-ekonomikoak dituzten ikasleei laguntza egokituago emanez, adibidez.

HNP

Hezkuntza-komunitatean euskara normalizatzea da gure helburu nagusienetakoa, Karmelo ikastolatik haziz eta kale zein etxetara hedatuz. 

HIPI

Euskal hezkuntza-sisteman sartu berriak diren ikasleei harrera eman eta hauen inklusioari laguntzea ditu helburu nagusi programa honek.

Agenda 2030

Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030 pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da. Gure ikastola hainbat proiektu garatzen dabil.

Batzordeak

Gure lana era eraginkor batean bete ahal izateko zenbait batzorde sortu ditugu, proiektu ezberdinak proposatu, kudeatu eta aurrera eramaten dituztenak.

Hezkidetza

Gure jardunbideetan genero-ikuspegia txertatzea eta emakumeen aurkako indarkeriari prebentzioa eta detekzio goiztiarra dira helburu nagusiak.

Elkarbizitza

Bi ildo nagusi ditu proiektu honek: Gatazken ebazpena,  elkarrizketan oinarritutako metodologiaren bidez, eta berdintasunean hezi.

BAT

Jazarpena ekiditeko erarik eraginkorrena prebentzioa dela jakinik, Bullyingaren Aurkako Taldea sortu dugu ikastolan, bizikidetza sustatzeko.

Bidelaguna

Programa honen helburua orokorra hauxe da: eskola-arrakasta indizeak hobetzea. 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago.

Proiektu digitala

Baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna, irakas-, ikas- eta kudeaketa-prozesuetan.

HEDATZE 

Zer da Hedatze?

Hedatze Hezkuntza Komunitatearen parte hartze aktiboa lortzeko proiektua da.

XEDEA ETA HELBURUAK

Proiektu honen xede behinena da irakaskuntzaren kalitatea hobetzea eta ikasle guztien eskola-arrakasta sustatzea, ikastetxeetako hezkuntza‐jarduera eta eskola‐denborak berrantolatuz.

Honako hauek dira helburu nagusiak:

  • Ikastetxeen autonomia ardatz, hezkuntzaren kalitatea areagotzea.
  • Eskola‐denboren kudeaketa-eredu berriak erabili eta ebaluatzea.
  • Ikastetxeen ekitatea hobetzen laguntzea, eta horretarako, jardueren eskaintza bat egitea. Hauen artean, eskola indartze neurriez gain, indartze neurri kultural, sozial eta emozionalak aurreikusiko dira. Eskaintza horrek ez die kostu gehigarririk eragin behar
    familiei eta ez du ikastetxearen egungo zerbitzu‐eskaintza desagerrarazi behar.
    Eskaintza horrek ekarpen bat egin behar du ikasle guztiek hezkuntza‐arrakastaren bidea urra dezaten.
  • Ikasleek, konpetentziak eskura ditzaten bultzatzea.
  • Eskola emaitzen eta bizikidetza positiboaren hobekuntza sustatzea.
  • Euskararen erabilera bultzatzea.
  • Ikasleen autonomia lantzea.

HIZKUNTZAREN NORMALKUNTZA-PROIEKTUA (HNP) 

Zer da HNP?

Gure ikastolan berebiziko garrantzia du proiektu honek. Izan ere, programa honen bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da hezkuntza komunitatean. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan, eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. Horietako bat gu gara, KARMELO IKASTOLA IPI.

Euskararen Normalizazio Legea (10/1982 Euskararen Erabilpena Arautzezko Oinarrizko Legea) abian jarri zenetik, aurrerapen handiak egin dira eskolari dagokionean, hots: irakasleen hizkuntza prestakuntzan, didaktikan, materialgintzan…

Aipatutako ekimen horiek guztiak modu bateratuan eta osagarrian biltzea du helburu programa honek. Horretarako, ikastetxe bakoitzak plan osatu bat eratu behar du, hezkuntzako normalizazio ekimen guztiak barnebilduz; hala nola, hezkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaideak eragile bihurtuz.

HIPI 

Hizkuntza indartzeko programako irakaslea

 Euskal hezkuntza-sisteman sartu berriak diren ikasleei harrera eman eta hauen inklusioari laguntzea ditu helburu nagusi programa honek. Horretarako, ikasle hauen hizkuntzaren gaitasun linguistikoak eta komunikatiboak eskuratzen laguntzen zaie, hizkuntza errefortzuaren bidez. 

2023 AGENDA 

Zer da 2030 Agenda?

2030 Agenda 2015ean NBEn lortutako akordioa da, 17 Garapen Iraunkorrerako Helburu (GIH) eta 169 helburu zehatz lortzeko, 2030ean mundu bidezkoagoa, ekologikoagoa, oparoagoa eta baketsuagoa lortzen lagunduko dutenak. 193 herrialdek sinatutako konpromisoa da, ikuspegi berarekin —mundu eta bizitza iraunkor bat partekatzea— eta lehentasun berarekin: pobrezia desagerraraztea. Akordio horrek, Gobernuez, Foru Aldundiez eta Udalez gain, enpresak, unibertsitateak, gizarte-eragileak edo era guztietako erakundeak inplikatzen ditu, baita pertsonak ere.

Euskal erakunde guztiok lehentasuna ematen diogu eraldaketa eta elkartasunerako tokiko konpromiso global horri. Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendaren lehentasunen euskal programa onartu du, Legegintzaldi honetan arlo horretan izango duen jarduna planifikatzeko. Erakundeen eta gizartearen artean lankidetzan aritzeko, 2030 Agendaren eragile anitzeko foroa sortu da, GIHen aldeko gobernantza partekatua lortzeko.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak proposatzen du 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak Euskadin partekatu ahal izatea, aurrerapenerako eta berdintasunerako gizarte-kontratu gisa.

 

BATZORDEAK 

Batzordeak eta arduradunak

Euskara batzordea: Ullibarri programaren barruan gaude. Euskara indartu eta Ikastolan normalizatzeko plangintza egiten du. Euskararen erabilpena eremu eta ikastolako espazio guztietan sustatu eta gehiago erabiltzeko jarduerak prestatuko ditu. Ekintza ezberdinak diseinatu (olerkiak, kantak, hiztegiaren zabalpena, eskolako paisaia linguistikoa…), euskara kanpainak, euskararen eguna… Hilabetean behin bilduko da edo zuzendaritzak deitzen duenean.

Partaideak:
Zuzendari ordea + Hizkuntza normalkuntza teknikaria + Idazkaria + Ziklo bakoitzeko irakasle bat.

Elkarbizitza – BAT taldea eta disziplina batzordea: Bizikidetza positiboa, aniztasunari erantzutea eta ongizate emozionala eskola inklusioboaren esparruan funtsezko elementuak dira gure ikasleen garapen pertsonal, sozial eta akademikorako. Astean behin bilduko gara.

Partaideak: Hezkidetza arduradunak + Elkarbizitza arduraduna + Zuzendaria + Zuzendari ordea + Ikasketaburua + Ikasketaburu ondokoa + Orientatzailea + Aholkularia + DBHko koordinatzailea.

Hezkidetza: Hezkidetza plana egin eta hau aurrera eramateaz arduratuko da. Besteak beste, aldarrikapen egunak antolatzeaz arduratuko da: Azaroaren 25a, M8, Apirilak 17koa. Hilean behin elkartuko gara.

Partaideak: Hezkidetza arduradunak + Ikasketaburua + Ziklo bakoitzeko irakasle bat.

IKT batzordea: Digitalizazio planaren lanketa egingo da.

Partaideak: 2 IKT arduradunak + Digitalizazio Planaz arduratzen den BEAtarra + Ziklo bakoitzeko irakasle bat + Zuzendaria.

Material batzordea: Ikastolako materiala kudeatzeaz arduratzen da. Hilean behin bilduko gara.

Partaideak: AKA, Ziklo bakoitzeko material arduradunak + DBHko koordinatzailea / Zuzendaritza taldeko kideren bat.

Agenda 30 batzordea: 2030ean mundu bidezkoagoa, ekologikoagoa, oparoagoa eta baketsuagoa lortzen laguntzeko proiektua da. Hilean behin bilduko gara.

Partaideak: Arduraduna + Zikloko arduradunak (espezifikoak) + BEAtarra (DBHkoa).

Liburutegi batzordea: Liburutegia eta honen erabilera kudeatzeaz arduratuko da. Hilean behin elkartuko gara.

Partaideak: Arduraduna + Zikloko arduradunak.


Bestelako ardurak eta lan taldeak:

Hezkidetza eta Bizikidetza
• Hezkidetza arduraduna
• Bizikidetza arduraduna (ongizate emozionala koordinatzailea)

BAT taldea:
• Aholkularia/Orientatzailea
• Hezkidetza arduraduna/Bizikidetza arduraduna
• BAT koordinatzailea
• OOGko kide bat
• DBHko ikasle bat
• Zuzendaritzako 4 taldekide

BEAtarrak:
• Digitalizazio planaren arduraduna
• Berrikuntzako arduradunak
• IKT arduradunak

Arriskuen prebentziorako arduraduna:
• Zuzendaria
• Zuzendariordea

HEZKIDETZA 

Berdintasuna

Gaur egun Karmelo ikastola IPIko hezkuntza-proiektuak ildo garrantzitsu bat  ezarri du ikastetxearen giza egituran; era mailakatu, elkarrizketatzaile eta kooperatiboan, hezkuntza komunitatearen kideen arteko  harremanetan txertatzen joan dira alde nabarmenak.  

Une berean euskara hizkuntza, askatasuna, diziplina, eta kalitateari dagokion guztian, etorkizunari begira, itxaropen handiak dituen ikastola sortzen joan da.  

Hasiera batetik, elkarrizketa gatazken ebazpenetan, errespetuzko eta elkartasunezko jarrera ereduak,  baloreetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei mesede egiten dien giro estimulatzailea sortu du. Gure lana lasaitasun osoz egiteko aukera ematen duen giro barea, eta hortik abiatuta hezkuntza  ulertzeko aukera aurrerabide bat bezala.  

Gure jardueran jarraitu nahi ditugun ildo nagusiak HH-LH eta DBHko maila eta curriculumaren arlo desberdinetako irakasle eta tutoreen inplikazioan oinarrituta daude, beti ere, Hezkidetzako irakasle-arduradunen koordinaziopean eta zuzendaritza  taldearekin elkarlanean.  

Kaixo Guraso Elkartearen ezinbesteko laguntza ere badaukagu gure  proiektua aurrera eramateko, gurasoen gehiengoa hezkuntza-prozesuarekin bat egitea dakarrena.

ELKARBIZITZA 

Zer da Elkarbizitza proiektua?

Bi ildo nagusi ditu:

  1. Gatazken ebazpena elkarrizketan oinarritutako metodologia baten bidez.
  2. Berdintasunean hezi.

Gure ikastolan pertsonak bere osotasunean garatzen lagunduko duen elkarbizitza positiboa landu nahi dugu, eta horretan ari gara hainbat urtetan. Izan ere, Ikastolako eguneroko elkarbizitzan konfiantza, elkarri entzutea, tolerantzia, errespetua eta enpatia oinarri izatea nahi dugu guztion arteko harremanetan; modu horretan, giro atsegina eta lasaia nagusituko dira menpekotasunak baztertuz.

Gatazkak gehienetan erasoengatik, gaizki-ulertuengatik eta interes ezberdinak izateagatik sortzen dira.

Gatazka horiek guztiak errazago eta denontzat era atseginagoan konpontzea lortuko dugu, horiei aurre egiteko bideak eta baloreak konpartitzen baditugu. Hortaz, alde batetik, gure eskubideak eta bestetik, gure zereginak, betebeharrak eta mugak argitu eta adosteko ahalegin handia egingo dugu. Ikasleen arteko gatazka-egoerak, berriz, ikasleak hezitzeko aprobetxatu nahi ditugu, baliabide eta balore pertsonalak lantzeko bidea irekitzen digutelako. Beharrezkoak diren konpetentziak garatzea eta gatazkak era egokian bideratzea ikasleen etorkizunerako onuragarriak direla deritzogu.

Elkarbizitza Plan hau, datozen ikasturteetarako, elkarbizitzaren inguruko antolaketa eta funtzionamendua zehazten duen, D ereduko KARMELO IKASTOLA IPIaren dokumentuetako bat da.

Berak ezartzen ditu gure hezkuntza-komunitateak partekatzen dituen elkarbizitza-ereduaren ildo nagusiak, lortu nahi ditugun helburuak, eta horiek lortzeko eta plana bera ebaluatzeko egokiak iruditzen zaizkigun jarduerak. Laburbilduz, esan genezake, ikastetxeko elkarbizitza-giroa ona dela, baina, gizartearen isla diren eta kezkatzen gaituzten hainbat joera antzematen ditugu, eta Elkarbizitza Plan honekin horiei modu eraginkorrean aurre egin nahi diegu.

BAT TALDEA 

Nortzuk gara?

  • Aholkularia/Orientatzailea
  • Hezkidetza arduraduna/Bizikidetza arduraduna
  • BAT koordinatzailea
  • OOGko kide bat
  • DBHko ikasle bat
  • Zuzendaritzako 4 taldekide

 

Zer egiten dugu?

  • Ikastetxeko bizikidetza zaindu (astero biltzen gara)
  • Zuen arteko gatazkak modu onean konpondu
  • Zuen ongizateaz arduratu
  • Arnasgunearen erabilera gestionatu 

BIDELAGUNA 

Zer da Bidelaguna proiektua?

Programa hau eskolako ordutegitik kanpo egiten da, eta 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago. Astean 4 saio egongo dira. Helburu orokorra: eskola-arrakasta indizeak hobetzea litzateke, eta horretarako helburu hauek landu nahi ditugu:

 

  • Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei, denbora osagarri bat erabil dezaten bere eskolako atzerapenei aurre egiteko edo hura prebenitzeko.
  • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
  • Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea.

IKASTETXEAREN PROIEKTU DIGITALA 

Zer da Proiektu digitala?

Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan.