Zerbitzuak

Jangela

Txandak

1.txanda: HH eta LH 1-5
Astelehenetik ostegunera: 13:00 – 14:00.
Ostiraletan: 12:30 – 13:30.

2.txanda:
DBH:
Astelehenetik ostiralera: 14:00 – 14:30

 LH 6:
Astelehenetik ostegunera 14:00 – 14:30
Ostiraletan: 13:30 – 14:00

Arauak

Jantoki zerbitzua borondatezkoa denez gero, mahaikide guztiak arauak betetzera behartuta daude.
Hauek dira gutxienezko portaera arauak:

Jantokian bazkalkidearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunak gurasoei jakinaraziko die.
Portaera desegokia errepikatzen bada, arduradunak beharrezkotzat jotzen dituen erabakiak hartuko ditu, hala nola:

 a) Bazkalkidearen guraso zein tutoreei sinatu beharreko oharra bidali.
 b) Bazkalkidea egun baterako jantokitik kanpo utzi.
 c) Bazkalkidea egun bat baino gehiagorako jantokitik kanpo utzi.
 d) Bazkalkidea jantokian baja eman. 

Egunen batetan zuen seme-alabak, jantoki orduan ikastolatik irten beharra badu, guraso-tutoreek beraien bila etorri behar duzue eta ohar baten bitartez tutorea eta jantokiko arduraduna informatu. 

Gela goiztiarra

  • Zerbitzu hau KAIXO Karmelo Ikastolako Guraso Elkarteak eskaintzen du, gurasoek lana eta familia uztartzen laguntzeko asmoz.
  • Sarrera ordua baino lehenago ekarri ditzakete haurrak, eta zerbitzuko monitoreen esku utzi, eskolak hasi arte.

ORDUTEGIA: Egunero 08:00 – 09:00 (irailetik ekainera)

Orduz kanpoko ekintzak

  • Jarduerak urritik maiatzera izango dira (biak barne). 
  • Iaz bezala, hiru errezibo pasatuko dira, azaroan, otsailan eta maiatzean.
  • Ikasturte honetako jardueretan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da iazko erreziboak ordainduta egotea.
  • Bajak idatziz jakinarazi eta justifikatu behar dira.
  • Baloratu eta gero, orduzkanpoko batzordekideek guztientzat egokia izango den erabakia hartuko dute.
  • Entrenamenduek irauten duten bitartean, goiko patioa libre egongo da.
  • Entrenamenduetarako soilik erabiliko da (ostiraletan izan ezik), eta hori guraso guztion erantzunkizuna da.
  • Monitoreei ikasturteko programazioa egitea proposatuko zaie gurasoei helarazteko.
  • Hiruhilabetea amaitzean ebaluazioa eskatuko zaie familiei, ikasleen garapenaren berri emateko.
  • Monitore aldaketak ahalik eta arinen egingo dira, eta soilik beharrezkoa den egoeretan.
  • Arazoak erraz eta arin bideratzen laguntzeko, monitore eta familiek telefonoen zerrenda izango dute.

Inika

Inika komunikazio-plataforma bat da, ikastetxearen, irakasleen, familien eta ikasleen artekoa. Hainbat tresna eskaintzen ditu informazioa partekatzeko eta hezkuntza-komunitateko kideekin eragiteko.

  • Inika hodeiko kudeaketa eta ikaskuntza sistema bat da.
  • Ingurune segurua da, DBEO berrira egokitua.
  • Web bidez konekatatu gaitezke, baita aplikazio mugikorraren bidez ere. 
  • Ikaslearen ikasgai, irakasle, ordutegi, ebaluazio eta abarren inguruko informazioa dugu bertan.

Deskargatu aplikazioa